PALESTINA

ELAk dei egiten die euskal erankundeei Israelekin harreman ekonomiko eta instituzional oro eteteko

2026/10/07
ELAk dei egiten die euskal erankundeei Israelekin harreman ekonomiko eta instituzional oro eteteko
Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformak salatu du Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak “Caramel” proiektua aurkeztuko dutela gaur Donostian. 12 milioi euroko ikerketa honek hiru bazkide israeldar ditu: Ben-Gurion Unibertsitatea, Smart Nano Sense eta Calit Health Services.

Proiektuaren helburua emakumeen gaixotasun kardiobaskularren arrisku-maila ebaluatzea eta prebentzio-planak egokitzea da, eta horretarako 40 eta 60 urte bitarteko emakumeen parte-hartzea eskatu dute.

Emakume hauen datuak funtsezkoak izango dira ikerketa garatzeko, hala ere, emakume askok ez dakite euren datu kliniko eta sentikorrak israeldarrekin partekatuko direnik.


Hau guztiagatik Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik hurrengoa eskatzen da:

 - Caramel proiektutik berehala irtetea, eta ikerketa-proiektu guztiak eta instituzio konplizeekin harreman oro etetea.

- Menopausiari eta emakumeen eta pertsona transen bizi-etapa guztietako gaixotasun-tasa desberdinari buruzko ikerketak abian jartzea: arlo horretan osasun-langileen prestakuntza eta klimaterioari eta menopausiari heltzeko unitate espezifikoak sortuz.

 - Kontratazio-politika publiko etikoak: Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzak, udalek eta diputazioek giza eskubideak urratzen dituzten enpresak eta instituzioak kontratatzeari uztea.