ELAk bere sostengua eskaintzen die Arcelorren planaren aurka daudenei

2016/06/15
ELAk bere sostengua eskaintzen die Arcelorren planaren aurka daudenei
Sestaon atzo egindako bozketan, enpresak aurkezturiko industria-planak 143 aldeko boto jaso zituen, 127 aurkako boto eta 12 abstentzio. Arcelor Mittal-ek garaipen pirrikoa lortu du, beraz, azken egunotan beldurra eragin badu ere. UGT eta CCOO sindikatuek bertan behera utzi dute Sestaoko lantegiko enpleguaren eta bideragarritasunaren aldeko borroka.

Lehenengo eta behin, ELAk azpimarratu nahi du industria-planaren eraginpeko langileen erdiak diskriminatu direla, zeren kontratetako langileei eta behin-behineko langileei eragotzi zaie bozketan parte hartzea.

Halaber, ELAren iritziz aipaturiko plana Sestaoko lantegiaren itxieraren hasiera besterik ez da, ez baitu ezta herri-erakundeen abala ere. ELArentzat prozesu honetatik atera den irabazle bakarra Arcelor Mittal-eko zuzendaritza izan da.

ELAk bere sostengua eskaintzen die planaren aurka, beldurra gaindituz, bozkatu duten langileei, eta esaten die lantegia iraunarazteko borrokan jarraituko duela. Bestalde, dei egiten die herri-erakundeei lantegiaren biziraupenaren helburuarekin bat egin dezaten.