Gipuzkoako metaleko mahai negoziatzailea osatu da

2011/12/13
Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan osatu da abenduaren Gipuzkoako metaleko negoziazio mahaia osatu da. Bertan, ELA sindikatuak metalgintzako langileon % 44, 86 ko ordezkaritza egiaztatu du.

Enpresaburuen ordezkaritzaren partetik, oraingo negoziaketan, bi erakunde ezberdin partehartuko dute: ADEGI (gipuzkoako enpresaburuen %90eko ordezkaritzarekin) eta “Federación Provincial de Empresarios del Metal de Gipuzkoa” deritzona (gipuzkoako enpresaburuen %10eko ordezkaritzarekin).

ELA sindikatutik modu positiboan baloratzen dugu Metaleko Hitzarmeneko negoziazio mahaia atzerapenik gabe osatu izana

ELA sindikatuak, betiko legez, Negoziazio Mahaian gipuzkoako metalgintzako beharginon lan baldintzetan aurrerapausuak defendatuko ditu, egungo testuinguru sozioekonomikoan lan baldintza duinak defendatzea inoiz baino garrantzitsuagoa jotzen baitugu.

Bestalde, bi aldeok (enpresaburu zein sindikatuok) lehenengo negoziazio bilera hurrengo asteartean, abenduak 20an egitea adostu dugu.