Basozainek funtsezko zerbitzu publiko bat direla aldarrikatu dute
Mobilizazioa kolektiboari ikusgarritasuna emateko estrategia bateratuaren barruan kokatzen da, datorren abuztuaren 12ko eguzki-eklipsearen ospakizuna hurbil dagoen honetan. Gertaera horrek milaka pertsona erakarriko ditu Nafarroako naturaguneetara eta gizartearen zein hedabideen arreta handia bilduko du.
Sindikatuetako ordezkarientzat, egoera hori aukera bat da herritarrei ezinbesteko lana egiten duen kolektibo baten errealitatea hurbiltzeko; hala ere, kolektibo hori oraindik ere ezezaguna da gizartearen zati handi batentzat.
Basozainak–Ingurumeneko Zaintzaileen eginkizunen artean daude Nafarroako fauna eta flora basatiaren zaintza, ikuskapena, ikerketa eta kudeaketa; ibai- eta baso-ingurunearen babesa; babestutako naturaguneen babesa eta kudeaketa; abelbideena; eta ehiza- eta arrantzajardueraren kontrola. Era berean, ingurumen-hezkuntzako programetan parte hartzen du, ingurune naturalean kokatutako ondare historiko eta arkeologikoaren zaintza eta babes-lanak egiten ditu, eta esku-hartze eta laguntza zerbitzu publiko bat gehiago da larrialdietan, Larrialdien kudeaketari buruzko Foru Legearen arabera.