Fiskalitate honekin justizia soziala ezinezkoa da
Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiarekin batera, Mitxel Lakuntza Nafarroako arduradunak eta Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak hartu dute parte Iruñeako ekitaldi honetan.
ELAk salatu du Gasteiz eta Iruñeako ogasunek soldatapeko ez diren errentetan iruzur fiskala ontzat eman dutela, eta zergak jaitsi dizkietela errenta altuei, enpresen eta kapitalen errentei. EAEko ogasunek baztertu egiten dute zerga-politikan aldaketarik txikiena ere egiteko aukera. Nafarroako Gobernu berriak plazaratu duen erreformak, berriz sinbolikoa besterik ez da.
ELAk etorkizunean ere aldaketa soziala aldarrikatu du. Horretarako aurrekontu eta zerga-politika goitik behera aldatu beharra dagoela esan du. "Alternatibak badira, eta mobilizazioari eutsi egingo dogu, gauza daitezen". Muñozen hitzetan, aldaketa aldaketak eginez gauzatzen da. Botere ekonomiko hauen aurka egin ditzan presionatuko du gobernua eta guk, aldiz eman daitezen borrokatuko dugu".