ELAk parte hartuko du murgiltze eredua defendatzeko elkarretaratzean
Nafarroa Garaian, gero eta gehiago dira PAI (programa de aprendizaje en inglés) uzten ari diren D ereduko ikastetxe publikoak, argi Ikusi delako kaltegarria izaten ari dela bai euskara ikasteko, bai ingelesez emandako ikasgaien edukiez jabetzeko ere. Gainera, 57/2024 Foru Dekretuaren bidez, nafar gobernua ingeleseko irakaskuntza-orduak handitzera behartzean ari da ikastetxeak, euskararen kaltetan hori ere.
Nafarroan, alderdi politiko eta eragile euskaltzaleek argi salatzen dute, PAIren bidez, Nafarroako Gobernuak irakaskuntza-orduak kentzen dizkiola euskarari. foru gobernuak euskararen aurka jotzeko erabiltzen duela PAI.
Alderdi eta eragile horietako askok, ordea, guztiz bestelako jarrera dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza eleaniztunarekin: ontzat eman dute edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ematen dituen eredua,
“bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, ikaskuntza-hizkuntzatzat” erabiliko direla ezartzen duen17/2023 Hezkuntza Legea ontzat emanez, D eredutik oso urrun.
Nafarroan euskarari kalte egiten dionak, EAEn ez omen dio kalte egiten.
Nafarroan ez, baina EAEn bai, lasai asko irakats dezakegu ikasgai bat (edo pare bat) ingelesez eta beste bat (edo pare bat) gaztelaniaz, eredu eleaniztuna babesten duten alderdi eta eragileen ustez.
Eskolak, berak bakarrik, ezin du jendartea euskaldundu. Are gutxiago euskaldunduko du, euskarari ikastorduak kentzen bazaizkio.