Lanuztea atzo EHUn izandako istripua salatzeko
2014/05/21
UPV-EHUko langile-batzordeak deituta eguerdiko 12etan ordubeteko lanuztea burutu da atzoko lan-istripua salatzeko. ELAk bat egin du deialdi horrekin, hildakoaren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko; halaber, gehiengo sindikalak 12:15etarako elkarretaratzea deitu du EHUko liburutegi aurrean. Istripuan 52 urteko langilea hil zen.
ELAk eskatzen du istripua iker dadila, zergatiak ezagutu eta ardurak argitze aldera. Lan hau eraikin publiko batean egiten ari zenez, ELAk erakunde publikoei galdegiten die beste edozeren gainetik jar dezatela langileen segurtasun eta osasuna, beharrezko neurri prebentiboak ezarriaz eta hauen jarraipen zorrotza eginez, berriro halako ezbeharrik gerta ez dadin.