Eusko Irratiko EEEa erretiratzeko eskatu dute langileek
2015/01/27
Administrazio Kontseiluak zuzendaritzari Eusko Irratiko EEEa erretiratzeko eskatuz elkarretatzea egin dute gaur arratsaldean irrati pubikoko langileek Bilboko egoitzaren atarian. Finko ez diren mugagabeko kontratuak eteteko asmoa agertu zuen iragan astean EITBko zuzendaritzak, hots, plantillaren %10etik gora.
ELAk gogoratu du dosierra EAJk, EH-Bilduk eta LABek Administrazio Kontseiluan babestu zuten 30 lanpostuen murrizketen ondorio dela.