Gasteizko Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui) enpresako 2012ko langile kaleratzeak nuloak izan dira
Errekurtso bakoitzak eta epaitegietako mugimendu bakoitzak hartzen duen denboraz baliatzen da enpresa langileen adorea hondatzeko, estutasunean bizi direla jakinda. Izan ere, langileen funtsezko eskubideak eta diru-eskubideak urratzeagatik orain haietako askok langabezia-prestazioak bukatzear dituzte. Eta enpresak fede txarrez, mendekuz eta errepresaliaz jokatu du, gatazka konpontzera mahai baten inguruan eseri beharrean, hain luzaroan irekita egon den eta dagoen gatazka hori.
Batzordeak berriro luzatu dio eskua enpresari, konponbide adostu bat bilatzeko, konponbide orokorra, industria-jardueraren eta enpleguaren planak, ganorazkoak eta benetakoak, jasoko dituen konponbidea, egiazko eta tolestura gabeko konponbidea, Batzorde osoarekin adostua, eta baita Laminaciones Arreguin gaur egun geratzen diren gutxi gorabehera 180 langileekin adostua ere.