Bi orduko lanuzteak erabateko jarraipena izan du Eusko Irratiko, EITB-Erakundeko eta EITB-NETeko langileen artean

2016/06/10
Bi orduko lanuzteak erabateko jarraipena izan du Eusko Irratiko, EITB-Erakundeko eta EITB-NETeko langileen artean
Eusko Irratiko (Radio Vitoria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia), EITB-Erakundeko eta EITB-Net-eko langileek bat egin dute langileen komiteak deituriko bi orduko lanuztearekin. Bertan EITBko zuzendaritzari eskatu diote itzul diezaietela 2010etik aurrera soldatatik kendu zaien %5a.

EITBko zuzendaritzak, 2010. urtean ezarri zuen % 5 soldata jaitsiera, jaitsiera hau bidegabea izatez aparte, Auzitegi Konstituzionalak nulutzat jo du.

EITBko zuzendaritzak jadanik Euskal Telebistako langileei konpondu die egindako soldata jaitsiera, ez ordea gaur greban dauden Eusko Irratiko (Radio Vitoria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia) EITB-Ente y EITB-Net-eko langileei.

Gaurko egunean zehar grebara deitutako langileak protesta ekintza desberdinak eraman dituzte aurrera EITBko EAEko egoitzetan eta baita ere Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzan ere.