ELAko Batzorde Eragilearen komunikatua igandeko atentatuak direla eta
2005/05/16
Gipuzkoako hainbat lantegiren aurka izan diren erasoak direla eta, ELAko Batzorde Eragileak honakoak adierazi nahi ditu:
- Gaitzetsi egiten ditu atentatuok, izan ere pertsonentzako arriskua ekarri, ondasunak suntsitu eta enpresen eguneroko bizitzarako eragozpena baitira.
- Azpimarratu nahi du gertakari hauek eta euren atzean dagoen bortxazko estrategia erasotako langileek ez ezik behargin guztiek erabat arbuiatzen dituztela.
- ELAk berriro agertu nahi du bortxazko estrategiaren aurka dagoela; halaber, biolentzia politikoak baldintzatutako garai politikoa behin betiko amai dadin posible egingo duten elkarrizketa prozesuei ekitea eskatzen du.
2005eko maiatzak 16
ELAko Batzorde Eragilea