Foru Gobernuak Nafarroan galtzen diren lanpostuen %11 suntsitzen du

2014/04/07
Barcinaren Administrazioak Nafarroako ABLE-rik handiena bezala jokatzen du: soldatak murrizten ditu, langile gehiago kaleratzen ditu eta enplegua prekarizatzen du enpresa pribatuek baino modu bortitzagoan.

ELAren aburuz enplegu suntsiketari dagokionez, eta beti ere ofizialak diren datuen arabera, Foru Adminsitrazioak 23.047 langile zituen 2013 urtearen amaieran. Hau da, 2011 urtean baina 1.600 langile inguru gutxiago. Beste modu batera esanada: enpleguaren %7 suntsitu dira bi urteren epean.