ENVISER (GASTEIZKO LOREZAINAK)

ELAk %25ko soldata igoerak jasotzen dituen akordioa sinatu du

2025/10/08
ELAk %25ko soldata igoerak jasotzen dituen akordioa sinatu du
Enviserreko langileek enpresaren eta Udalaren proposamena onartu dute, sei hilabeteko grebari amaiera emanez. Baldintza hobeak izango dituzte hitzarmen propioa lortuta, soldata igoeraz gain, lanaldi murrizketa eta baimenen hobekuntzekin.

ELAk, ESK-k eta LABek Gasteizeko lorezaintzako langileentzako hitzarmen propio bat sinatu dute gaur, Gobernuaren Lan Harremanen Kontseiluan (PRECO). Horrela, sei hilabete baino gehiagoko greba amaitu da Enviserren, parke eta lorategien kudeaketaz arduratzen den azpikontratan.

Akordio berri honek amaiera ematen die estatu mailako lorezaintzako hitzarmen kolektiboaren ezarpenaren ondoriozko baldintza prekarioei. 2028ra arte, %25ko soldata igoerak jasotzen dira, kategoria profesional bakoitzaren arabera. Lanaldiaren murrizketa progresiboa ezartzen da, 2028rako urtean 1.592 orduko lanaldia izatera arte (guztira 108 orduko murrizketa). Akordioak atsedenaldien, ordezkapen kontratuaren eta baimenen hobekuntzak ere jasotzen ditu.