ELAk dei egiten du larunbat honetan pentsioen alde izango diren mobilizazioetan parte hartzera
ELAk uste du ezinbestekoa dela mobilizazio soziala pentsioak hobetuko badira. Horregatik bat egin du larunbat honetan Iruñean izango den mobilizazioan, eta parte hartzera deitu ditu bere militanteak.
Sindikatuak honen inguruan hiru kontu nabarmendu nahi ditu: lehena, pentsio duinagoak lortu beharra; gutxieneko zenbatekoa 1.080 eurokoa izan dadila, Europako Karta Sozialean ezarritako irizpideen arabera.
Bigarrena, pentsio-sistema publikoa sendotu beharra dago. Pentsio-sistema osagarri edo pribatuak ez dira harentzako alternatiba. Beharrezkoa da pentsio-sistema publikoaren estaldura hobetzeko borrokatzea, eta azken hamarraldietan ezarri diren murrizketak bertan behera uztea (hauek eragin dute pentsio berriak txikiagoak izatea, erretiro adina atzeratzea eta eros-ahalmena galtzea), batik bat kontutan izanik jendarteko sektorerik ahulenek -esaterako, emakume pentsiodunek- dituzten pentsio kaskarrak eta pobrezia.