ELAk salatu du enpresak langileen bizitza arriskuan jartzen jarraitzen duela
ELAk elkarretaratzean salatu du larritzat jotzen duen egoera bizi dela Durangoko Montorretas enpresan, hainbat langilek artsenikoarekiko esposizioagatik positibo eman ostean.
Sindikatuaren arabera, bai enpresako plantilla propioko langileek bai azpikontratetakoek substantzia arriskutsuen eraginpean jarraitzen dute, eta egoera hori “onartezina” dela adierazi du, langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dituelako.
ELAk enpresari eskatu dio berehala identifika dezala esposizioaren jatorria, arriskua sor dezakeen jarduera oro geldiaraz dezala eta beharrezko prebentzio neurri guztiak har ditzala lan baldintza seguruak bermatzeko. Era berean, kritikatu du ekoizpena eta enpresa-onurak langileen osasunaren gainetik jartzea.
Bai Osalanek, bai Lan Ikuskaritzak ikerketak irekita dituzte gertakariak argitzeko.