ARABAKO ESPETXEA
ELAk langile falta salatu du eta segurtasun neurriak eskatu ditu
Segurtasun Sailak ez ditu behar adina baliabide material jartzen eta ez ditu betetzen berak propio egindako Lanpostuen Zerrenda.
ELAk elkarretaratzea egin du Zaballako (Araba) espetxearen aurrean, baliabide eta langile faltagatik hainbat istilu izan direla salatzeko. Istilu horiek langileen osasun fisikoa eta psikologikoa arriskuan jarri dute. Sindikatuak salatu du Justizia Saileko Zuzendaritzak ez dituela baliabide material nahikorik jartzen eta ez duela betetzen Sailak berak egindako Lanpostuen Zerrenda.