Ez dago autogobernurik baldin eta hitzarmen sektorial nafarrak indargabetu edo beren eragina eragozten bada
ELAk uste du Nafarroako Gobernuak ez duela ezikusiarena egin behar langile-klasea eta, ondorioz, gure lurraldea pobretzeko estrategia honen aurrean. ELAk gogoratu nahi du aberastasuna banatzeko lagungarri izan litekeen tresna egokirik gabe autogobernua hutsala dela; ez dago autogobernurik negoziazio kolektiborik gabe; ez dago autogobernurik baldin eta hitzarmen sektorial nafarrak indargabetu edo beren eragina eragozten bada.
Halaber, kezkatuta salatu du sindikatuak Gobernuaren ardurapeko negoziazio kolektiboan dagoen blokeo egoera. Beren eremuan negoziazio kolektiboa ukatu egiten dute, horretarako sarri estatuko oinarrizko legediaren aitzakia baliatuaz (enplegu publiko eskaintzak, mahai orokorra, aparteko paga...)
Gainera, ELAk egitate bati buruz ohartarazi nahi du: aldaketa ez da bateragarria gobernuak elkarrizketa sozial delakoa iraunaraztea dakarten politikak erabakiz gero, esaterako Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua eta beste hainbat mahai eratuaz.
Estatalizazioa bultzatzen duten eragile berberekin egindako ekinbide hauek ontzat ematea ez da ulergarria ikuspuntu demokratikotik edota autogobernuaren defentsarenetik; horregatik, ELAk exijitzen du Kontseilu hori eratzeko proposamena bertan behera gera dadila eta ekinbide politikoak has daitezela Nafarroan negoziazio kolektiboko eskubidea babesteko.