ELAk UPNren Gobernuak murrizketen aurkako ikurrak kentzeko Foruzaingoaz egiten duen erabilera salatzen du
ELAk Nafarroako Gobernuak Foruzaingoarekin egiten duen erabilera alderdikoia salatzen du irmoki, bertako polizia-agenteak erabiltzen baititu Administrazio Publikoko langileen zentsura gauzatzeko. Jakina denez, Administrazioko 20.000 langile baino gehiago ari dira parte hartzen aste honetan zehar egiten ari den murrizketen aurkako aldarrikapen arrakastatsuetan eta sonatuetan.
Langile publiko gehiengoaren jarreraren aurka, Nafarroako Gobernuak bere langileak ixilarazi nahi ditu oinarrizko eskubidea den adierazpen askatasuna ukatuz.
Zentzu honetan, ELA Sindikatuak eta Foruzaingoko bere atal sindikalak, polizia honen erabilera alderdikoia salatzen du, bere zereginen artean oinarrizko eskubidea den adierazpen askatasuna zalantzan jartzen duten gobernuaren agiduak ez liratekeela egon behar argi utziz. Honen adibide da eraikin publikoetatik aldarrikapen pankartak kentzea.
ELAk UPNren Gobernuari exijitzen dio Foruzaingoa ez dezala bere interes politiko partikularren mesedetan erabili.