Metro-Bilbaoko garbikuntzan akordioa lortu da 14 eguneko grebaren ostean
Aurre-akordioaren arabera, 6.000 €ko igoera izango dute beharginek: 14.487 €tik 20.350 €ra gehituko dira soldatak 2011 urtean, hots, %41etik gorako igoera eta Metro-Bilbaoko garbikuntza azpikontratentzako hitzarmen propioa irekitzea.
Aurre-akordioa ona da, gure aldarrikapenak %100ean lortu ez arren (helburua garbikuntza lanak egiten dituzten Metroko lankideek dituzten soldatekin parekatzea zen).
14 eguneko grebaren ostean, enpresek hasierako jarrera itxia baztertu dute eta atzoko batzarrean honako eskaintza luzatu zuten:
- 2009an hilean 225 €ko plusa, kotizatu eta finkatuko dena.
- Plus hori 2010an 250 €ra igoko da.
- Azkenik, 2011an 285 € izango dira.
%41eko igoerarekin Metro-Bilbaoko lankideen soldaten %90ra iritsiko gara. 2012an bereizkeria hau amaitzea lortuko dugula espero dugu.
Eskertu nahi dugu Metroko erabiltzaile eta langileen laguntza eta elkartasuna, baita esparru horretan azpikontratatuta lan egiten duten guztiena. 14 egunotan geltokietan zikinkeria pairatu behar izan dute.