Arcelor Mittalek ERTEari buruz egindako azken eskaintza aldatu du
Gaur, maiatzak 25, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak azken eskaintza aldatu du ERTEari dagokionez:
- Azken eskaintzak soldata gordinaren %75 ordaintzea planteatzen du, eta %100 ordainketetan eta oporretan. Planteamendu horrek okertu egiten ditu azken urteetan aplikatu den ERTEaren baldintzak.
ELAren ustez, enpresak tarte nahikoa du planteamendu hobea egiteko. Gainera, azken asteetan mahaitik kanpo egindako negoziazioak izan dira, eta dinamika horiek enpresaren interesen alde baino ez dute egiten.
Gauzak horrela, ERTEa inpugnatuko du. Ildo beretik, ezinbestekoatzat jotzen du Euskal Herrian lan egiten dutenek, bertoko lantegien etorkizunaren alde borroka egitea, plan industrialak exijitzea eta errelebo-kontratua behar bezala erabiltzea. Helburu hori lortzeko, Gasteizko eta Iruñeko gobernuen inplikazioa ezinbestekoa dela azpimarratu du sindikatuak.