ELA: "Jaurlaritzak amore eman du Espainiako Gobernuak heziketa iraunkorraren inguruan egindako xantaiaren aurrean"

2007/09/17
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusi albokoaren esanetan Jaurlaritzak ez du Madrili aurre egiteko inolako asmorik; hori argi geratu da etengabeko prestakuntzaren inguruko afera berrian. Gauzak horrela izanik, kontsulta bezalako gaien aurrean borondatea benetakoa ote den galdetzen du Muñozek.

Salaketa hau "Kontsulta? Antzerki erretolika" iritzi artikuluan jasota dago. Artikulua webgune honen Esanak atalean jasotzen da, osorik.