Lan istripuen aurka borrokatzeko aurrekontua %8an murriztu da

2010/03/17
Lan istripuen aurka borrokatzeko aurrekontua %8an murriztu da
2009an 77 langile hil ziren lan-istripuen ondorioz, eta aurtengotik iragandako zatian, 13 dira dagoeneko gertatutako istripu hilgarriak.

Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak, azkenaldian lan istripuen inguruan patronalaren irakurketa nagusitu dela adierazi du. “ Jaurlaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek bat egin dute patronalarekin lan istripuen erantzukizuna guztiona dela onartzen dutenean, denok dakigunean lan istripuen kopuru altuenekin zerikusi handia duela prekariotasunak eta lan baldintzak”.

Leire Txakartegi eta Janire Dominguez, arlo honetako arduradunek ere  parte hartu dute txostenaren aurkezpenean.

Irakurri txostena