Iruzur fiskalaren aurkako neurri zehatzik ez da jasotzen alderdi politikoen proposamenetan
Alderdi politikoak fiskalitateaz eztabaidatzen ari dira momentu honetan. ELAk mesedegarria ikusten du zerga arloan dituen proposamenak gogoraraztea, bidezkoagoa eta zuzenagoa den eredu fiskal baterantz aurrerapausoak ematen balio dezaketenaren helburuarekin. Proposamena hauen harira ELAk azpimarratu du alderdien proposamenetan iruzurrari jazartzeko neurrietan ez dela urratsik egiten soldatapeko ez diren errenten ikuskatze maila taxuz gehitzeko.
Adolfo Muñoz “Txiki”, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna, eta Julene Gabiola, ikerketa bulegoko kideak aurkeztu zituzten joan zen ostiralean Bilbon ELAren proposamenak. Alderdien proposamenek ez dutela erantzunik ematen parte-hartze sindikal eta sozialen inguruko eskarien inguruan. Erakundeek gai honetan izan duten jokabidea aldatzeko ez dutela asmorik agertzen salatu dute.