ELAk ordezkaritzaren %21,27 lortu du Nafarroan

2012/01/30
ELA izan da gehien hazi den sindikatua 2011ko bigarren seihilabetekoan, eta ordezkaritzaren %21,27 lortu du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Industria, Enplegua eta Ingurumena Departamentuan 2011n izandako hauteskunde sindikalen emaitzak ofizialki itxi ondoren, ELAk ordezkaritzaren %21,27 lortu du, 1.394 ordezkari, 6.555eko guztirako kopuru batetik.

2010. urteko itxierari dagokionez, ELA %0,18 igo da (2010eko itxiera %21,09).

2011ko ekainari dagokionez, hauteskunde sindikalen aldi trinkoaren bukaeran, ELA %0,35 igo da (ekainean %20,92).

ELAk oso ongi deritze datu horiei, eta bidenabar azpimarratzen du industria sektoretan izan duela hazkunderik handiena 2011. urtean (%1,60ko hazkundea).

Gainerako sindikatuak honela amaitu dute urtea: UGT %29,49 (-%1,16, 2010eko itxieraren aldean); CCOO %25,39 (+%0,10, 2010eko itxieraren aldean); eta LAB %13,03 (+%0,46).

Aipaturiko datuen arabera, hazkundeko hurrenkeran ELA bigarrena izan da 2011. urtean, eta lehenengoa 2011ko ekaina eta abendua bitartean.

 

Sindikatua

2011ko itxieran

2011ko ekaineko itxieran

2010eko itxieran

ELA

%21,27 (+0,35)

%20,92

%21,09

UGT

%29,49 (-0,06)

%29,55

%30,65

CCOO

%25,39 (=)

%25,39

%25,29

LAB

%13,03 (-0,11)

%13,14

%12,57