ELAk irmoki salatzen du Ospitaleetako sukalde pribatizatuen enpresaren lotsagabekeria
ELAk irmoki salatzen du Nafarroako Ospitaleetako sukalde pribatizatuen enpresaren lotsagabekeria eta Mediterranea de Catering-eko buruzagiari zuzenketa publikoa exijitzen dio.
Jakina denez, enpresa horren zuzendariak bere gaitasunik eza estali nahi du erizainei errua botatzen, baina ia mila erreklamazio baldin badira zerbitzu txarraren erruz badela. Eta hori ez dago ezkutatzerik, ezta gezurretan ibiltzen ere. ELA sindikatuak Osasunbidearen langileen lana defendatzen segituko dio, eta berriro aldarrikatzen dugu sukaldeak sistema publikora itzultzeko, ahalik eta lasterren.