Adolfo Muñoz, Txiki, Entzutegi Nazionalean ematen ari den D3M eta Askatasunaren partaideen aurkako epaiketan izango da bihar

2012/05/03
Presentzia honekin, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die prozesatuei. Epaiketa hau PP eta PSOEk 2001eko abenduan sinaturiko itun antiterroristan oinarritzen da, eta harrezkero hamarkada luzeko bidegabeko errepresioa izan da, alderdien, hautes bitartekoak eta erakunde sozialen ilegalizazioak eman direlarik.

 

Era berean, hedabideen itxierak, eta gehiegikeri politiko, administratibo, judizialak nahiz instituzionalak eman dira ere.

ELAk askatasunaren aurkakoak diren atentatu guzti hauekin amaitzea exijitzen du eta, epaiketa honi dagokionez, prozesu judizial hau bertan behera uztea. Bertako prozesatuek, finean, partaidetza politikoa eta bozka pasiboaren aldeko zilegizko eskubidea jorratu besteruik ez baitute egin eta.

Azkenik, ELAk deialdia luzatzen die bere afiliatuei prozesatuekin elkartasuna adierazteko Bilbon, larunbate honetarako, deitu den manifestazioan parte hartzera.