Anbulantzien kontratu berria geldiarazi dute ELAk irregulartasun larriak atzeman ostean
Euskadin anbulantzia zerbitzua kontratatzeko prozedura kautelaz eten da; izan ere, ELAk salatu zuen Administrazioak egindako dokumentazioan irregulartasun larriak zudela. Bada, frogatu arte, lizitazioa eten da. Sindikatuak errekurtso bat aurkeztu zuen, ohartarazteko baliabide berriak arrazoirik gabe pribatizatzen ari zirela, kostuen kalkuluan funtsezko akatsak zeudela, langileen subrogazioari buruzko informazio eskasa ematen ari zirela eta langileak legez kanpo lagatzeko arrisku nabarmena zegoela. Horregatik guztiagatik, prozedura eteteko eskatu zuen.
Egoera horren aurrean, langileen eskubideak defendatzeko bide bakarra lizitazioa berrikustea da, ELAren iritziz.
Ebazpenean, KEAOk ondorioztatzen du aldi baterako geldiaraztea dela neurririk egokiena kontratua oinarri baliozko eta gardenen arabera izapidetuko dela bermatzeko. Organoak erabat baztertu du Osasun Sailaren jarrera, eta argitu du eteteak ez duela prestazioaren jarraipena arriskuan jartzen — egungo tresnen bidez bermatuta dago oraindik —, eta administrazioaren antolaketa-presek ezin dutela legezkotasunaren eta langileen babesaren gainetik egon.
Erabaki horren ondorioz, esleipen-prozesua erabat izoztuta geratzen da, KEAOk gaiaren mamia ebatzi arte.
ELAk berretsi du lanpostuak defendatuko dituela, subrogazioaren berme osoa exijituko duela eta sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak eskatuko dituela. Adierazi du euskal garraio sanitario osoaren publifikazioa eskatzen jarraituko duela, funtsezko zerbitzu publiko hori enpresa pribatuen esku egon ez dadin.