BERGARA ETA ZARAUTZEKO ITV GREBAN

Eusko Jaurlaritza interpelatu dute zerbitzua kolapsatzeko zorian denean

Eusko Jaurlaritza interpelatu dute zerbitzua kolapsatzeko zorian denean
Denbora pasatzen doan heinean -68 greba egun bete dituzte- egoera larritzen doa, Zarautzen eta Bergaran zerbitzua ez da ematen ari eta inguruko herrietako ITV-ak kolapso egoerarantz doaz. Enpresa ari da langileak mehatxatzen.

68 greba egun bete dituztenean, Bergara eta Zarautzeko ITV-ko gatazkak bere horretan dirau. Gauzak horrela, langileek Eusko Jaurlaritza interpelatu dute gatazkan esku har dezan; izan ere, zerbitzu publikoa izanik, bere ardura ere bada. Uztailaren 23an bilera bat izan zuten enpresarekin Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan, sindikatuek deituta, negoziazioa desblokeatzen saiatzeko. Hala ere, bilera horretan ez ziren aintzat hartu langileen aldarrikapenak, enpresak ez baitzituen entzun ere egin nahi izan.

Era berean, hartutako erabaki batzuetan atzera egiteko eskatu diote enpresari. Greban dagoen langile batek kaleratze-gutuna jaso du, eta beste zazpik enpresaren salaketak jaso dituzte.

Bide beretik, enpresari eskatu diote atzera egin dezala hartutako zenbait erabakitan. Greban gauden langiletako batek kaleratze gutuna jaso du, eta beste zazpik enpresaren aldetik salaketak jaso dituzte.

Langileek irmo adierazi dute ez dela akordiorik izango enpresak ez badu neurri horietan guztietan atzera egiten. 

Uztailean hasi zen gatazka eta luzatzeak ondorio larriak eragin ditzakeela ohartarazi dute. Denbora pasatzen doan heinean egoera larritzen doa, Zarautzen eta Bergaran zerbitzua ez da ematen ari eta inguruko herrietako ITV-ak kolapso egoerarantz doaz. Horrela jarraitu ezkero, ezinezkoa izango da herritarren segurtasuna behar bezala bermatuta egotea, kexu dira. 

Are gehiago, ITV-ko langileez gain, Bergara, Zarautz, zein inguruko herrietako biztanleek ere beraien kezkak adierazi dizkiete hilabete hauetan.

Langileek adierazi dute presioa egiten eta mobilizatzen jarraituko dutela. Gauzak horrela, manifestazioa deitu dute irailaren 24an, 19:00etan, Bergaran. Irala Kaletik hasiko den mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.