M17 GREBA OROKORRA
ELAk eta LABek Maria Chiviteri azaldu dizkiote Nafarroako LGS propioa lortzearen onurak
EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztutako Lege Proposamena bihar ostegunean bozkatuko da Nafarroako Parlamentuan.
Maria Chivitek, Nafarroako Gobernuko lehendakariak, onartu du azkenik martxoaren 17ko greba orokorra deitu duten sindikatuekin biltzea. Sindikatu horiek Nafarroako ordezkaritza sindikalaren %41 dute. Bileran, ELAko idazkari nagusia (Mitxel Lakuntza) eta ELA-Nafarroako arduraduna (Imanol Pascual) egon dira, LABeko arduradunekin batera.
Bilera gaur izan da, Nafarroako Jauregian, eta helburua izan da Nafarroan aplikatu ahal izango zen LGS bat ezartzeko aukera aztertzea, Estatuak finkatutakoa hobetzeko.
Gainera, bihar, osteguna, foru erkidegoak LGS propioa izateko lege proposamena bozkatuko da Nafarroako Parlamentuan, beraz, sindikatuek adierazi dutenez, “aukera guztiak irekita daude”.