Langabezia bikoiztu egin da azken bi urteotan

2010/10/11
Langabezia bikoiztu egin da azken bi urteotan
Langabezi tasa %10,6koa da Hego Euskal Herrian, duela bi urtekoa baino 5 puntu handiagoa. Zehazki, lana duten pertsonak duela bi urte baino 73.100 gutxiago dira.

Adolfo Muñozek, “Txiki”, idazkari nagusiak eta Mikel Novalek, arlo sozialeko arduradunak, egoera sozial eta ekonomikoari loturiko azterketa berria aurkeztu dute Bilbon.
Muñozek salatu du gastu publikoa murrizteko politika orokorrak are eta gehiago moteldu duela ekonomia, enplegu-maila baxuagoa ere eragiteaz gain.
Bestalde, adierazi du langileek atzera egin dutela errentaren banaketan. Soldatako pertsonen ordainsariek 1980ko Barne Produktuan zuten pisuari eutsi izan baliote orain duten baino 5.880 euro gehiago eskuratu beharko lituzkete.

http://www.mrafundazioa.eus/dokumentazio-zentrua/egoera-azterketa/egoeraren-azterketa-118/