ASUNCIÓN KLINIKA (TOLOSA)

Manifestazioa azaroaren 21ean, publifikazioaren eta langileen subrogazioaren alde

2026/10/26
Manifestazioa azaroaren 21ean, publifikazioaren eta langileen subrogazioaren alde
Aurkeztutako plan funtzionalak gaur egun Tolosaldean eskaintzen diren zerbitzuak murriztuko lituzke. Enpresa batzordeak negoziazio mahaia eskatu du aukera guztiak ebaluatzeko, eta manifestazioa deitu du azaroaren 21erako.

Tolosako Asunción Klinikako langileak kezkatuta agertu dira berriro ere Tolosaldeko ospitalearen etorkizunarekin, aurkeztutako plan funtzionalak osasun zerbitzuak murriztea dakarrelako eta gaur egun Tolosaldean eskaintzen dena baino zerbitzu gutxiago aurreikusten direlako. Gaur egun aukera asko daude mahai gainean, besteak beste, Asuncion klinikaren instalazioak aprobetxatze. Hala adierazi die gerenteak enpresa batzordeari, langileei, hainbat erakunderi eta Osasun Sailari berari.

Langileek aukera guztiak aztertzea eskatu dute, baita dauden instalazioak erabiltzearena ere. Horretarako, beharrezkoa da negoziazio mahai bat irekitzea eta alternatiba bakoitzaren kostuei eta ondorioei buruzko informazio gardena eskaintzea. Era berean, Asunción klinikako 380 langileen subrogazioa bermatzea eskatu dute.

Duela urte asko erabaki zen Tolosaldeak ospitale publiko bat izango zuela, baina Osasun Sailak onartutako plan funtzionalak ez ditu bermatzen langileek eta herritarrek urteetan aldarrikatu dituzten baldintzak.

Horregatik guztiagatik, enpresa batzordeak hiru eskakizun nagusi planteatu dizkio Osasun Sailari:

• Asuncion klinika publiko egitea, eskualdeak behar duen ospitale publikoaren aldeko apustua eginez. Publikazioari esker, plantillaren lan etorkizunari buruzko ziurgabetasuna amaituko litzateke, eta konponbide bat emango litzaioke aspaldidanik luzatzen ari den gatazka bati, Onkologikoko langileen subrogazioarekin egin zen bezala.
• 380 langileen subrogazioa bermatzea, enplegua eta lan eskubideak babestuz.
• Zerbitzu guztiak dituen ospitale % 100 publiko bat bermatzea, Tolosaldeko herritarrei kalitatezko osasun arreta ziurtatuko diena.