Basauriko Bridgestone enpresan bi kaleratze gehiago eman dira
ELAk azaldu du 2012. urtean Bridgestonek Basauriko lantegiko 174 langile kaleratu zituen amaierako EEE baten bidez. Sindikatuek kaleratzeetako batzuk salatu ostean, 5 kaleratze deuseztatu ziren. Enpresak berriro onartu behar izan zituen, eta bi langile horien kasuan, berriro onartu izanak beste bi langile kaleratzea ekarri zuen, ustezko arrazoi objektiboak zirela-eta.
Enpresak errekurritu ditu kaleratze deusezak, eta Auzitegi Nagusiak epaia zuzendu du, kaleratze deusezak kaleratze bidegabe bihurtuz. Bridgestonek azkenean kaleratzeko aukera egin du, eta bigarren aldiz lanik gabe utzi ditu gure bi lankideak. Horra hor "Bridgestone estiloa".
Hori dela-eta, ELA eta LAB atal sindikalok erabaki dugu ekinean hastea, eta elkarretaratze-deia egiten dugu maiatzaren 28rako, 13:30etatik 14:30ak arte, Basauriko lantegiko sarrerako zubian.