“Eskubide sozialen murrizketak salatzen jarraituko dugu”
Murrizketa hauek dira Babes Sozialerako sistema eraisten ari direnak. Gero eta jende gutxiago babesten duen eta prestazio gero eta baxuagoak eskaintzen dituen sistema, gaur egun. Horregatik diogu erantzuleak dituela. Patronalak bezala, lan erreformak lan baldintzak okertzeko baliatzen dituztenek ari dira herritar pobreak sortzen. Babes soziala eraitsi edota murrizten duenak eta erabiltzaileak kriminalizatzen dituenak, pobrezia egoera betikotzen ari da, argi eta garbi.
Murrizketak aplikatzen dituzten politiken aurrean eta emergentzia sozial zein pobrezia egoera orokortuari buelta emateko, mobilizazioaren beharra berresten du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.
Horregatik datozen asteetan hainbat mobilizazio egingo dira:
• Ekainak 5. Donostia. Pentsionista elkarteek deituta. • Ekainak 14. Donostia eta Bilbo. Erabiltzaileen elkarteek deituta.
• Ekainak 22, Bilbo. Mugimendu feministak deituta.
• Ekainak 29. Donostia, Bilbo eta Gasteizen. Sindikatuek –ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru– deituta.