TCCren proposamena baztertu du komiteak langileen aldarrikapenak ez dituelako jasotzen
Gaur egindako bileran, Enpresa Batzordeak TCCk aurkeztutako proposamena baztertu du, 10 boto aurka eta 7 alde izanik. Proposamena baztertu da azken hamar hilabeteetako gatazkan zehar langileek defendatu dituzten aldarrikapen nagusiak jasotzen ez dituelako, besteak beste:
-
Bajei dagozkien osagarria hobetzea.
-
%100eko lanaldiko kontratazioak.
-
Atseden kadentzia berdina plantilla osoarentzat urte osoan zehar.
-
Urteko lanaldia murriztea, gehienez 215 lanegunetara.
-
Atsedenaldiak programatuta izatea.
-
Gau eta jaiegunetako plusak hobetzea.
-
Eguneko lanaldia gehienez 9 ordukoa eta gutxienez 5 ordukoa izatea.
-
%5,38ko soldata galera berreskuratzea.
-
Hitzarmenaren idazketa hobetzea, mugatzen duten oharrak ezabatuz.
ELAk adierazi du Iruñerriko Mankomunitateak gatazka desblokeatzeko aurkeztutako proposamenak ez duela aplikazio egutegirik, eta, ondorioz, ez duela bere benetako betearazpena bermatzeko gutxieneko bermerik. Halaber, ohartarazi du iragarritako igoera ekonomikoa zuzenean TCCren kontuetara bideratzen dela, plantillaren lan baldintzetan eraginik izan gabe.
ELAk baieztatu du, egungo egoeran eta enpresaren irabazien gorakada kontuan hartuta, gatazka ezin dela itxitzat eman aipatutako puntu guztietan benetako hobekuntzarik ez dagoen bitartean.