Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak
2013/10/04
Hainbat erakunde eta lantegien aurrean elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian Herriraren aurkako operazioa salatzeko. Adolfo Muñoz "Txiki" Bilboko udaletxearen atarian izan da. Muñozek presoen eskubideak defenditzeko eta horretarako erakundea sortzeko aukera bermatu beharra aldarrikatu ditu.
ELAko nagusiaren hitzetan nabarmena da makrooperazio honen keaz estali nahi dituztela egun espainiar gobernuan dagoen alderdiak dituen konta ezineko arazoak, esaterako, ustelkeria kasuak, murrizketen aurkako mobilizazioak edota erabakitzeko eskubidearen aldeko erreibindikazio nazionalak gori-gori egotea.