Gizartearen presioaren ondorioz Europako Parlamentuak TTIP-ari buruzko bozketa atzeratu behar izan du
2015/06/10
Europako Parlamentuan TTIPari buruz gaur izatekoa zen bozketa sine die atzeratu zuten atzo. Argudiatu duten arrazoia, aurkeztu den zuzenketa kopuru handia (116). Halere, badirudi TTIParen aldeko taldeen (kontserbadore, liberal eta sozialdemokrata) trikimailu bat dela denbora irabazteko, gaurko bozketaren beldur zirelako. Ziurrenik ez zeuden lasai, itunaren funtsezko atalen bat, esaterako ISDS (estatu eta inbertitzaileen arteko gatazkak bideratzeko sistema pribatua), atzera botatzeko arriskua zegoelako.
Erabakiaren beste helburu bat TTIParen aldeko talde parlamentarioen baitan zatiketarik ez gertatzea da, batik bat sozialdemokraten artean, ISDSren moduko eduki batzuri buruzko posizio kritikoak areago geratuko baitziren agerian.
ELAk nabarmendu nahi du TTIParen aurkako organizazio eta kanpainek eragin dugun presio sozialak behartu duela bozketaren atzerapena. Beste data bat ezarriko dute, baina presio soziala gero eta handiagoa iango da. Azken hiletako mobilizazio sozialik gabe TTIParen aldekoek ez zuketen bidean oztoporik izango. Atzerapena mobilizazioari esker gertatu da, eta horrek animatu egiten gaitu presioari eustera, egitasmoa behin betiko geldiarazi arte.