Maiatzaren Lehena, grebaren atariko

2013/04/30
Maiatzaren Lehena, grebaren atariko
ELAk eskubide sozialen aldeko borroka izango du ardatz Maiatzaren Lehenean. Hitzordua eguerdiko 11:30tan izango da, Bilboko Jesusen Bihotzean. Jardunaldiari hasiera emateko Adolfo Muñoz idazkari nagusiak ELAk egungo abaguneaz egiten duen hausnarketa izango du abiapuntu eskainiko duen mitinean. Ondoren manifestazio bat abiatuko da bertatik Plaza Biribileraino. Bertan, amaiera ekitaldi bat egongo da.

Bilboko ekitaldia amaitzean, azken urteetako ohiturari jarraikiz, adiskidetasun bazkaria izango da Barakaldoko BEC erakustazokan.