ELAk Eskoziako prozesuari babes osoa eskeini dio

2014/09/15
ELAk Eskoziako prozesuari babes osoa eskeini dio
Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak idatzi bat igorri dio Eskoziako lehen ministroa den Alex Salmondi, independentzia lortzeko hartu den bideari sindikatuaren babes osoa eskainiz eta, bereziki, irailaren 19an egingo den galdeketa horretarako mugarria izango dela azpimarratuz. “Gizarteak, subjektu politiko gisa, erabakiko du demokratikoki”.

Muñozek dioenez prozesuak ez du atzera egiterik: "orain dela zenbait hilabete Eskoziara egin genuen bidaian deigarria izan zitzaigun baiezkoaren aldeko lider politikoek egiten duten lan pedagogikoa”.