Irungo etxez-etxeko zerbitzuko enpresak aurkeztutako deskuelgea ez da onartu
2013/09/13
Udal zerbitzua kudeatzen duen enpresak (Arquisocial, S.L:) hitzarmenaren deskuelgea planteatu zuen, soldatan %20 murriztu nahian. Madrilgo Hitzarmen Kolektiboen Nazio Batzordeak aho batez ezezkoa eman dio enpresaren eskaerari
Irungo etxez etxeko udal zerbitzuko langileak euren lan baldintzak eta zerbitzua mantentzeko borrokan daude azken hilabeteotan. Udal zerbitzua kudeatzen duen enpresak (Arquisocial, S.L:) hitzarmenaren deskuelgea planteatu zuen, soldatan %20 murriztu nahian. Horregatik, ELA-k, langileen gehiengoa ordezkatzen duenak, greba deitu zuen uztailaren 8tik aurrera. Udal administrazioaren laguntza eta inplikaziorik egon ez den arren gatazkan, langileek euren lan baldintzak mantentzea lortu dute.
Madrilgo Hitzarmen Kolektiboen Nazio Batzordeak aho batez ezezkoa eman dio enpresaren eskaerari, dena langileen borrokari esker.