Bizkaiko ehungintza alorreko mahiaren bilera deitu du gaur arratsalderako ELAk
CECOBIren asmoa oso argia da: sektoreko soldatak jaistea eta lan-baldintzak lorrintzea. Haien eskakizunak, besteak beste, hauek dira: soldata-izozketak, baja-osagarrietan atzera egitea, 100 orduko lanaldi-malgutasuna, eta osagarriak (antzinatasuna...) arian-arian kentzea.
Hori horrela, sindikatuentzat onartezinak dira proposamen horiek, sektorea epe laburrean lazeriara eta prekarietatera kondenatzen baitute.
CECOBIn elkarturik dauden merkataritzako banatzaile handiek (BM, Ercoreca, Sabeco) milioika euroko etekinak irabazi dituzte, hitzarmenaren indarraldian zehar; hala adierazi baitute haiek berek Merkataritza Erregistroan, eta datuak publikoak dira. Negoziazioetan, ostera, soldata-izozketak eta antzeko proposamen atzerakoiak ezarri nahi dizkiete langileei. ELAk ezin du hori inolaz onartu.
Beste horrenbeste esan daiteke merkataritzaren gainerako atalekiko (ehunak, orokorra, metala, larrua eta oinetakoak), katea handiek etekinak handitu, eta aitzitik langileen baldintzak apaldu nahi dituzte; denda txikiek, ordea, ez dute eragozpenik lan-baldintzen hobekuntzak mahai gainean jartzeko, hala adierazi baitute sarritan Bizkaidendak elkarte nagusitik.
ELAn irtenbide berrien bila ibiliko gara, eta beste solaskide batzuk gehitzen saiatuko gara; beti ere, merkataritza-sektoreak etorkizuna izan dezan, eta hitzarmenak eduki duinak izan ditzan —atzerapausorik gabe—. Horretarako, lanean jarraituko dugu sektore- eta enpresa-mailetan. Bultza egiten ditugu merkataritzako langileak antolakuntza eta mobilizazio-ahalmena hobetzera, eta akordio onik eragozten patronalei aurre egitera.