Arcelor Mittal (Sestao)
Lanuzteak segurtasun egoera larria salatzeko
ELA eta LAB sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abenduaren 3an eta 7an Sestaoko Arcelor Mittalen. Helburua enpresan bizi den egoera larria salatzea da. Azken hilabeteetan istripu asko gertatu dira enpresa horretan, eta horrek agerian uzten du maiztasun kezkagarria duela eta arrisku-egoera jarraitua dela.
ELAk denbora darama prebentzio neurrien gabezia iraunkorra eta segurtasun eta osasunaren kudeaketa eskasa salatzen, Arcelor Mittalek behingoz plantillaren osotasuna bermatzeko neurri erreal eta eraginkorrak har ditzan eskatuz.
Zentzu honetan, azpimarratu behar da lan-baldintzek okerrera egin dutela modu kezkagarrian. Errealitatea agerikoa da: gero eta gehiago dira lantegitik anbulantzian irteten diren lankideak. Egoera hau ez da kasualitatez ematen, segurtasuna baztertuz joan den lan-dinamika baten ondorio ageria da.