Sestaoko Arcelor Mittal

Bi langile zauritu dira lan istripuan

Bi langile zauritu dira lan istripuan
ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, bi langilek erredurak izan dituzte aurpegi eta besoetan gaur goizean Sestaoko Arcelor Mittalen izandako eztanda baten ondorioz, eta larri bidali dituzte Gurutzetako ospitalera. Arcelor Mittalek azpikontrataturiko

Euskoime enpresako bi langile izan dira zaurituak. Koadro elektriko batean lanetan zebiltzaten eta oraindik argi ez dauden arraizoiengatik, eztanda bat gertatu da bertan, bi langileak zaurituz.

Datu gehiago jasotzeko lanean ari da sindikatua, baina jada 40 behargin hil dira 2025ean lan isripuen ondorioz Hego Euskal Herrian.

Oraindik ikerketa lanetan dihardute baina ikusteke dago arrazoi teknikoengatik izan den istripua edo bestelako arrazoiengatik; formakuntza edo baliabide faltagatik, alegia.

Hurrengo orduetan, ELAk istripu larri hori salatzeko bultzatuko dituen ekintzen berri emango du.