Loiuko adin txikiko egoitzak ez ditu ratioak errespetatzen

2012/10/02
Langile falta begibistakoa da, are gehiago orain gutxi gauzatutako 4 kaleratzeen ondotik, eta zerbitzuaren kalitatean eta langileek jasaten duten lan kargan eragiten du. Horrek egunerokoan eragina izan du eta azken asteetan 3 langile erasotu dituzte.

 

ELAk eta San Jose Artesano adin txikiko atzerritarren harretarako egoitzako langile batzordeak euren lantokian bizi duten egoera jasanezina salatzen dute. Egoitzako zuzendaritzak ez du betetzen Bizkaiako Foru Aldundiak egoilar-hezitzaile ratioen inguruan finkatutako araudia. 4 adin txikikoren ardura gehienez hezitzaile baten esku izatea finkatzen du araudiak, baina Loiuko egoitzan 16 adin xikikoren kargura hezitzaile bakarrak ere egon behar izan du. 

Langileen ordezkariek egoitzaren zuzendaritzari egoera jasanez dela adierazi dio behin baino gehiagotan eta Bizkaiko Foru Aldundiari ere jakinaren gainean dago. Hala eta guztiz ere, arazoari irtenbidea eman ez, eta arazoa ezkutatu nahi izan dute. Langile falta da arazoaren muina eta eguneroko lana izugarri zailtzen du: zerbitzuaren kalitatea okertu delako eta langileen segurtasuna kolokan dagoelako. Horren adibide dira azken asteetan zaintzaileek gauzatutako 3 erasoak (Ertzaintzaren komisaldegian salaketak jarrita daude).

Egoeraren larritasuna kontutan izanik ratioen araudia errespetatzea exijitzen dugu, langileon segurtasuna eta lan baldintza duinak bermatuz kalitatezko zerbitzua eskaintzeko.

San Jose Artesano egoitza Loiun dago kokatuta. Adin txikikoa atzerriatarren harretarako egoitza da, Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapekoa. Egun Terciarios Capuchinos kongregazioak kudeatzen du.