Ehungintzako komertzioko eta kormetzio orokorreko hitzarmenen sinadura

2004/03/24

Cebek patronalak eta ELA eta UGT sindikatuek Bizkaiko ehungintzako komertzioko eta komertzio orokorreko sektore hitzarmenak sinatu dituzte. Bi sektore hauetako negoziazioa bi urte zeramatzan irikita. Bere iraupena 2004ko abenduaren 31a arte izango da.

Bi hitzarmenek baldintza berak jasotzen dituzte: 2002an %4,8ko igoera, 2003an %3,12 eta 2004rako 2,8ko igoera, urtea amaitzen denerako KPIaren %120 bermatuz. Lanorduen murrizketa 35ekoa izango da, honela ehungintzako komertzioak urteko 1735 ordu beteko dira eta komertzio orokorrean 1753.

ELAren aburuz sinadura honekin amaitzen den negoziazioan patronalak oso jarrera itxia izan du eta UGT eta CCOOen babesa izan du hasieratik ekintza erreibindikatiboak egitearen aurka agertu direlako. Hori dela eta arraroa dirudi azkenean CCOOk hitzarmena sinatu ez izana duela 6 hilabete onartu eta gero.

ELA zerbitzuak-en ustez komertzioko negoziazioan aurrerapausu nabariak eman dira erreibindikazio ahalmena handituz eta orain arte patronalak gestionatzen zuen modeloaren aurka eginez. Enpresariek zenbait proposamen onartu behar izan dituzten hasieran finkatuta zuen parametroak gaindituz. Aldaketa hauek langileek aurrera eraman dituzten bilkura eta mobilizazioetan isladatu dira, honen barruan Bilbo inguruan eragina izan zuen Eguberri egunaren aurreko eguneko greba sartu nahi dugu.

Ikuspegi honetatik, ELAk negoziazioa amaitzea erabaki du, enpresariek egindako azken proposamenetik aurrerapasurik eman ez badira ere, sektore hauetako 10.000 langileen lan baldintzak bermatzea, beharrezkoa ikusi duelako, honela 2005eko hitzarmenaren negoziazioa prestatzen hasteko.

Ehungintzan ELAk %68,42ko ordezkaritza dauka eta CCOO, UGT eta LABek %10,52 bakoitzak, Sektorean 3.500 pertsonek egiten dute lan. Komertzio orokorreko azpisektorean ELAk ordezkaritzaren %50a dauka CCOOek %31,25 eta UGTk %18,75, 6.000 langile daude sektore honetan.