Bizkaiko zahar-etxeetako greba arrakastatsua
Deialdiko bigarren egunean egoitzetako 4.000tik gora langilek bat egin dute grebarekin, lanuzteekin eta mobilizazioekin; nahiz eta patronalek lantokietan presio handia egin, hitzarmena bete gabe uzteko abisu-gutunak langileei ugari-ugari bidali, eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan. Gutxieneko zerbitzu horiek eragotzi dute greba-eskubidea erabiltzea hainbat txandatan eta hainbat egoitzatan. Horregatik, eraginik handiena tamaina handiko 40 egoitzatan eta eguneko zentrotan nabaritu da.
Gaurko, asteazkena, hilak 23, bigarren greba-eguna izango da. Lantoki eta udal guztietan antolatuko dira mobilizazioak, gure egoera jendaurrean ikusgai jartzeko (erabiltzaileak, egoiliarrak eta auzokideak).
Bihar, osteguna, hilak 24, ekitaldi bat antolatuko dugu Bilboko Casilla kiroldegian, eta 11:15ean manifestazio bat abiatuko da handik.
Halaber, eskatzen diegu sektoreko patronalei lan-erreformaz baliatzeko pentsamoldeak aldatzeko, langileen lan-baldintzak duinago bihurtzeko, eta Bizkaiko Egoitzetako IV Hitzarmen Kolektiboa lortzea errazten duten aukerak bilatzeko. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diogu gatazka ito-puntutik ateratzen parte hartzeko, azken batean bera baita egoitza askotan plazen %100 finantzatzen duena. Izan ere, horrelako zentroei bideratzen zaizkien aurrekontu-sailak zenbatekoak diren ikusita, beharrezkoa bezain nahitaezkoa da foru aldundiaren esku hartzea.
Guk gainerako sindikatuak premiatzen ditugu gogoeta egitera, eta dei egindako lanuzteei eta mobilizazioei jarraitzera; negoziazio-mahaia ito-puntuan dagoenez beharrezkoa baita langileen babes kolektiboa antolatzea.
Era berean, erabiltzaileei eta senideei eskatzen diegu eskakizunen arrazoiak ulertzeko, eta beren sostengua emateko. Guk ahalik eta kalterik gutxiena eragitea espero dugu. Gatazkaren ataka gaindituz gero, sinetsita gaude arreta eta zerbitzuaren kalitatea nabarmen hobetuko dela.
Lanuzte osoak dituzten egoitzak:
Igurco eguneko zentroak, Caser Bilbao egoitza, Txurdinagabarri egoitza, Gazteluondo egoitza, Conde Aresti egoitza, Aperribay egoitza, Kirikiño egoitza, Marcelo Gangoiti egoitza, Sanitas Barakaldo egoitza, Trapaga eguneko zentroa, Fundación Miranda Barakaldo egoitza, Igurco Umbe egoitza, Loramendi egoitza, San José Etxea egoitza, Orue egoitza, Abeletxe egoitza, Astarloa egoitza, Azkuna egoitza.
Eta beste egoitza txikiago batzuk eta etxebizitza komunitarioak, non, plaza-kopurua eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak direla-eta, eragina txikiago izan den.