Murrizketen aurkako manifestazioak egin dira Donostia eta Iruñan

2012/05/26
Murrizketen aurkako manifestazioak egin dira Donostia eta Iruñan
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta hainbat eragile sozialak deituta, milaka pertsonak hartu dute gaur Donostia eta Iruñean egin diren manifestazioetan, administrazioek ezarritako murrizketen aurka.

 

Adolfo Muñoz “Txiki”k adierazi du krisialdia kudeatu dituzten hainbat arduradun politiko baino jende zintzoagoa aurki daitezkeela kartzeletan. ELAko idazkari nagusiaren esanetan, politikarien artean neoliberalismoarekin bat egiten dutenak aurki daitezke, eta egoera larri honen gainbeheran kolaboratzen duten ergelak ere bai.

Egoera honen aurrean, gizarte eta lan eskubideen alde protesta egiteko eskatu du Muñozek