Justiziako langile batzordeak mobilizazioak iragarri ditu
Esan bezala, gaur deitutako Mahai sektoriala “egin” da. Ez Kontseilaria ez Funtzio Publikoko Zuzendaria dira agertu.
Bileran, Justizia Zuzendari Nagusiak 2018rako aktuazio planaren igoerak ez direla beteko baieztatu du. Kontseilariak ez du agertzeko adorerik izan arrazoiak azaltzeko.
Bi arrazoi hauengatik sidikatu guztiok aho batez mahaitik altxatzea erabaki dugu, eguneko gai ordenaren beste puntuak negoziatu gabe utziz eta Administrazioaren proposamenak entzutera gure burua mugatu.
Uste dugu ezin dela negoziatu bere hitza betetzen ez duenarekin.
Jakina, mobilizazio tinkoak egiteko hurrengo deialdia iragarri dugu, jai egunen ondoren langileekin adostuko duguna.
Gaurko elkarretaratzean langileen parte-hartze zabala eskertu nahi dugu. Eta hurrengo deialdietan langile guztien babesa izatea espero dugu.