Hauteskunde sindikalak

ELAk Iruñadis S.A (E.Leclerc) enpresako hauteskundeak irabazi ditu

2024/03/19
ELAk Iruñadis S.A (E.Leclerc) enpresako hauteskundeak irabazi ditu
ELAk 11tik 6 ordezkari lortu ditu La Moreako E. Leclerc saltokiko hauteskunde sindikaletan, lehen zituenak baino 4 gehiago.

ELAk irabazi ditu Iruñadis S.A. enpresako hauteskunde sindikalak (E. Leclerc) hautatu diren 11 ordezkarietatik 6 eskuratzean. LABek lehen zituen 6etatik 3 galdu ditu, beraz, 3rekin geratzen da, CCOOk lehen baino 1 gutxiago lortu du, eta ordezkari bakarrarekin geratu da, UGT bezala.

ELAk lortutako babesa eskertu eta jasotako konfiantzari Iruñadiseko lan baldintzak hobetzearen alde borrokatuz erantzuteko konpromisoa hartzen du.