Langileak asteartero mobilizatuko dira beldurra sortzeko enpresa-politikaren aurka
Enpresa-mozkinak handitu, akziodunari ordainsari handiagoa eman eta datozen 4 urteetarako Plan Estrategikoa aurkeztu arren (Iberdrolak mozkinak % 47 handitzea aurreikusten du, eta akziodunaren ordainsaria % 65), enpresak ukatu egin dio plantillari hitzarmen justu bat sinatzeko eska daitekeen gutxieneko akordioa.
Uztailaren amaieran enpresak negoziazioa amaitutzat eman zuenetik, Giza Baliabideen zuzendaritza berriak helburu argia duen politikari ekin dio: erabakiak inposatzeko beldurra sortzea. Beste jokaera batzuen artean -adibidez, bilera sindikaletara joateagatik mehatxuzko gutunak-, Iberdrola kaleratze puntualak egiten ari da, langile guztiei mezu argia bidaltzeko.
Horrek erakusten du hitzarmenean jasotako "enpleguaren bermeak" ez duela ezertarako balio, enpresak ez badu berme hori aplikatzeko benetako borondaterik. Politika horri uko egiteko, bidegabekeria salatzeko eta lankide bakar bat ere bakarrik ez dagoela erakusteko, plantillak 15 minutu kontzentratuko ditu lantoki bakoitzaren sarreran urriko astearte guztietan, 8:30etik 8:45era.
ELA-Iberdrolak langileen baturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, langileentzako baldintza duinen helburua lortzeko, borroka bidez eta greba egun gehiago deituta.