ELAren blogosfera, martxan
2015/05/12
Hausnarketak, iritziak, iradokizunak, proposamenak, kritikak, autokritikak, ideiak... Horiek guztiak –eta askoz gauza gehiago– bildu nahi ditu ELAren blog komunitateak. Izan ere, sindikalgintzak horren beharra du, hori –ere– baita sindikalgintza.
Bost izango dira hasiera batean blog komunitatea osatuko duten lagunak: Adolfo Muñoz Txiki –idazkari nagusia–, Joseba Villarreal –negoziazio kolektiboko arduraduna–, Xabi Anza –formazio arduraduna–, Mikel Noval –gizarte politiken arduraduna– eta Leire Txakartegi –atalen eta euskara arduraduna–. Etorkizunean sindikatuko lagun gehiago blog komunitatera batzera espero dugu.
Asko dira langile-klaseak dituen erronkak. Blog hauek erronka horietan sakontzea bilatzen dute, esparru eta eremu ezberdinak jorratuz. Norbera bere estiloan, egungo abagunearen ahalik eta argazki zehatzena egin asmoz. Espero dezagun zuen interesekoa izatea.